Enrike Zubia Elordui Bermeon jaio zen 1947. urtean. Txiki-txikitatik marrazketa eta pintura gustatu zitzaizkion. Sei urte baino ez zituela, gurasoen soka-dendatik irteten zen parkera. Han, lanera sartzeko zain zeuden gizonek klarionak ematen zizkioten. Halaxe hasi zen lehenengo marrazkien zirriborroak egiten, zorua bera mihise gisa erabiliz.

16 urterekin Eibarko Damaskinatu eta Grabatu Eskola-Tailerrean sartu nintzen, Lucas Alberdi eibartar artista eta maisu handiaren ikasle gisa; gerora, lagun mina izango nuen berau.

1965ean Maisu Damaskinatzailea titulua eskuratu zuen. Halaber, lehendabiziko olio-pinturaren gaineko oinarrizko ezagutza lortu zuen eta, aldi berean, Eibarko Udal Eskolan jasotzen zituen marrazki ikastaroekin bere formakuntza osatzen eta sendotzen joan zen. Gainera, ikastaro hauek ematen zituena Lucas Alberdi maisua bera izan zen.

Lanean ari zen bitartean, Bermeoko Peña Benito Barruetarekin erakusketa kolektiboetan parte hartzen zuen. Aurrerago, bakarkako erakusketekin ausartu zen, bai Euskal Herriko zein kanpoko galerietan.

Pertsonak eta paisaiak irudikatzea du gustukoen pintzela eskuartean duenean. Bere erregistro kromatikoak edozein zailtasun artistikori aurre egiteko gaitasuna dauka.

Ur eta lur. Bere sustraiak, bere jatorria. Gure lurraldeko persona eta paisaiak, bizipenak eta itsasoko jende bere inspirazio iturri dira. Itsasoa eta lurraren arteko harremana margolan eta eskulturen bitartez transmititzen saiatzen da.

Bere jaioterriak, Bermeo, eragina izan du bai bere lanean eta bai landutako gaietan. Lurraz eta itsasoaz elikatzen da, euskal portuez, bertan dagoen jendeaz eta hauen bizitzaz. Pintzelada arineko margolanak dira, non euskal arrantzalearen ñabardura etnikoak maisutasunez margotuak agertzen dira.

Hasi zenetik gaur egunerarte, pintura eta eskultura izan dira bere bizi-iturria. Horrela, dedikazio eta lansaio osoko artista bihurtu da.

Bildumetan dituen lanak

Gaur egun pintura eta eskultura lan zabala dauka hainbat kolekzio pribatu eta publikoetan: Bermeo, Bilbo, Gernika, Eibar, Lemoiz, Bakio, Mundaka, Lekeitio, Durango, Iruñea, Elgoibar, Laudio, Bergara, Donostia, Gasteiz, Madril, Valentzia, Baqueira Beret, Milan, Londres, Dublin, Bartzelona, Brusela, Mexiko, Txile (Concepción eta Santiago), Estatu Batuak (Boise eta Chicago), Holanda, Brasil eta Kanada.

Olio-erretratua Casino Sociedad Bermeanan, besteak beste, zenbait pribatu Bermeon eta Bilbon, Bilboko Portuko Agintaritzaren egotzan, Arabako Errioxako Dominio de Berzal bodegan, eta Txilen.

Lehiaketak

2. Saria “BBK Pintura al Aire Libre”, Mundakako Udala, 1993

2. Saria “Puerto de Armintza de Pintura al Aire Libre”, Lemoizko Udala, 1993

2. Saria “Puerto de Armintza de Pintura al Aire Libre”, Lemoizko Udala, 1994

1. Saria “Puerto de Armintza de Pintura al Aire Libre”, Lemoizko Udala, 1995

“Premio Paseo Marítimo de Zarautz” eskultura lehiaketan aukeratua, 1996